Dagoeneko badakigu
nortzuk irabazi duten 200 euroko erosketa-txartelak, gehien gustatu zaien
erakusleihoaren aldeko botoa emateagatik; orain, egun batzuk baino ez ditugu
itxaron behar establezimendu irabazleak zeintzuk diren jakiteko, bai
Epaimahaiak hautatutakoak eta bai publikoaren gustukoenak.
Hil honen 30ean
jakingo dugu.
Oraingoz, zorionak
eman nahi dizkiegu Enplegu eta Herriaren Gapenerako Agentzian eta Caja Rural de
Navarran jarritako hautetontzietan flyerren bidez bozkatu duten ia 500 lagunei
eta Baturiken Facebook-en bidez bozkatu duten ia 600ei.
Batez ere, azken datu hori nabarmendu nahi
dugu, Facebook en bidez bozkatu duzuen lagunak iazko kopuruaren bi halako
zaretelako.