2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

Boulevard Kafe Antzokiak eta Ongi Etorri Tabernak irabazi dute Trapagarango lehen pintxo lehiaketa

Udalak balorazio ona egin du lehen edizio honetaz: taberna bakoitzak, batez beste, mila pintxo saldu ditu eta inpaktu ekonomikoa 30.000 eurora hurbildu da.
Ia berrehun pertsonak zigilatu dute kartilla taberna guztietan eta hautestontzietan utzi gehien gustatu zaien pintxoarentzako botoarekin batera. 


Trapagarango Udalak eta ‘Baturik’ merkatari eta ostalari elkarteak Trapagarango lehen pintxo-lehiaketaren emaitza iragarri dute gaur. Boulevard Kafe Antzokia establezimenduak (Doctor Mulero, 2) bigarren saria jaso du epaimahai profesionalaren mailan; Ongi Etorri tabernak, ordea, (Navas de Tolosa, 1) epaimahai herrikoiaren saria irabazi du.

Lehiaketaren epaitza herri meatzariko Olaso Jauregian egin den ekitalditxo batean zehar eman da ezagutzera, han izan direlarik Xabier Cuéllar Trapagarango alkatea, ekitaldi-buru gisa, eta Baturikeko presidentea, Iñaki Sasiain.  Halaber honakoak izan dira bertan: Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako zinegotzia,  Bernardo Azkue; Baturikeko presidenteordea, Olga Toledo; alderdi politikoetako ordezkariak; Cecobiko presidentea, Pedro Campo; Ezkerraldendako presidentea, Txomin Telletxea; lehiaketa babesten duten erakundeetako ordezkariak (Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila,  Deia, Conservas Campos, Comercial de Bebidas Bersatxoa, Trápaga Bosch Car Service, Onmotiva eta Bilboko Ostalaritzako Goi Eskola); taberna parte-hartzaileen ordezkariak, Ezkerralde eta Meatzaldeko merkatari eta ostalari elkarteenak, herriko kultur eta kirol elkarteenak eta Caja Rural de Navarrako herriko bulegokoak.

 “I Trapagaran Pintxotan – De Pintxos” pintxoen lehiaketaren lehen edizioa  azaroaren 10etik 26ra egin da, ostalaritzako hamar establezimenduk hartu dutelarik parte: Betiko Quinielas taberna, La Gramola taberna, Gure Etxea taberna, La Pinta taberna, Pozo Barria taberna, Batzokia, Boulevard Kafe Antzokia, Itxaso Kafe Taberna, Txalaparta kafea eta Ongi Etorri taberna. Ekimen hau irauteko jaio da, herria dinamizatu eta ostalaritza sektoreari bultzakada bat emateko asmoz.
Lehen zinegotziak azpimarratu du “lehen edizioa izateko, lehiaketaren maila onargarria baino gehiago izan dela eta maila handiko pintxoak dastatu ahal izan ditugula”.  Cuéllar-ek jakitera eman du establezimendu bakoitzak bataz beste mila pintxo saldu dituela. Kopuru horrek agerian jartzen du lehiaketak interesa piztu duela.  Izan ere, lehiaketaren inpaktu ekonomikoa, gutxi gorabehera, 30.000 eurokoa izan da, hots, establezimendu parte-hartzaileetan kontsumitzaileek gastatu dutena. Horrez gain, azpimarratzekoa da pintxoak dastatu dituzten herritar eta inguruko herrietako jendearen partehartze eta jarraipena, ia 200 kartilla bete eta hautestontzietan sartu baitzituzten gehien gustatu zitzaien pintxoarentzako botoarekin batera.  

Epaimahai profesionalean sukaldaritza alorreko adituak egon dira, eta pintxoen aurkezpena, originatasuna, berrikuntza, zaporeen harmonia, tenperatura eta prestaketa baloratu dituzte. Horrela bada,  Boulevard Kafe Antzokiak sari gisa jaso du diploma bat,  Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolan emandako pintxo-ikastaro bat, pegatina bereizgarri handi bat eta DEIA egunkarian argitaratuko diren erreportaje eta Onmotibak diseinaturiko publizitate-faldoia.  

Epaimahai herrikoia izan dira pintxoak dastatzera establezimendu parte-hartzaileetara joan eta gehien gustatu zaien pitxoari botoa eman dioten  pertsona guztiak.  Sail honetan Ongi Etorri taberna izan da irabazlea, eta horrek ere jaso du diploma bat,  Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolan emandako pintxo-ikastaro bat, pegatina bereizgarri handi bat eta DEIA egunkarian argitaratuko diren erreportaje eta Onmotibak diseinaturiko publizitate-faldoia.  

Bi establezimendu irabazleek pintxo saritua egiten jarraituko dute hurrengo hilabeteko larunbat eta igandeetan, edonork dastatu ahal izateko.

Ekitaldian zehar 18 sari banatu dira, aldez aurretik zozketatuak kartilla osoa establezimendu parte-hartzaile guztien zigilatuaz bete eta hautestontzietan utzi zuten pertsonen artean. Hauek izan dira opariak:  Vegamar ardo zuriaren hiru estutxe, Comercial de Bebidas Bersatxoak emandakoak; arrain-kontserben lau lote, Conservas Camposek emanak; erosketetarako 150 euroko txartela, Baturikek emana; eta hamar ibilgailu-azterketa, pre-IAT, olio- eta iragazkin-aldaketa barne, Trapaga Bosch Car Servicek emana.