2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

TRAPAGARANGO KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK 2017

ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI EKINTZENTZAKO LAGUNTZEN  LANBIDE- EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREN 2017KO DEIALDIAREN BARRUAN



Lan-kontratu mugagabeak edo iraunpen jakinekoak egiteko laguntza multzo bat da. Kontratu subentzionagarrien gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da eta gehienezko aldi subentzionagarria 6 hilabetekoa izango da, gutxienez %50 lanaldia izango dutelarik.

Enpresa / Erakunde onuradunak:

Tokiko enpresak, hau da, edozein motatako kontratua (prestakuntzakoa edo ikastekoa izan ezik) egiten duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, lantokia eta jarduera ekonomikoaTrapagaranen dutenak.


Kontratatuko direnak:

Valle de Trápaga-Trapagaranen erroldatuta egon beharko dira laguntza hauek BAOn argitaratzen diren egunean (2017ko azaroaren 28an),  eta halaber, langabezian eta lan eskatzaile gisa inskribatuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, kontratazioa hasi baino lehen.

Zenbateko subentzionagarria:

.- Lanaldi osoko hiru hilabeteko kontratu bakoitzeko gehienezko laguntza 3.000 €-koa izango da eta lanaldi osoko sei hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzeko gehienezko laguntza  6.000 €-koa izango da. 

.- Honako kolektiboetako pertsonak kontratatuz gero

·           Sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile titularrak
·           Lehen enpleguaren bila dabiltzan 35 urtetik beherakoak
·           Iraupen luzeko langabeak
·           55 urtetik gorako pertsonak

Laguntzaren gehienezko zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da lanaldi osoko sei hilabete edo gehiagoko kontratu bakoitzeko.

.- Lanaldi partzialeko edo hirutik sei hilabetera arteko kontratazioa egiten bada, dirulaguntza proportzionala izango da lanaldiarekiko edota lan egindako denborarekiko.

.-  Subentzioarekin kontratatzen diren langabeetatik gutxienez % 40 emakumeak izan beharko dira.  

Kontratazioak hasteko epea :

2017ko uztailaren 28tik 2017ko abenduaren 31ra arte. Dena den, subentzionatu daitekeen kontratazio-aldia ez da 2018ko ekainaren 30a baino beranduagokoa izango.

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea:

Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean (Lauaxeta plaza z.g.  – 48510 Valle de Trápaga-Trapagaran), laguntza hauek BAOn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasi (2017ko azaroaren 28a) eta 2018ko martxoaren 30era arte. 

Informazio gehiago:

Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia (EHGA)
94.486.31.96

OINARRIAK ATXINDUTAKOEKIN