Asteazkenean, urriak 11, goizeko 11:00etan,
Trapagarango Enplegu Zentro Integralean enpresa-beken
emate-ekitaldia egin da, 2017/18 ikasturtean lanbide heziketa ikasten ari diren 30 urtetik
beherako herriko gazteei zuzendua.
Ekitaldi honetan Udaleko eta enpresa
babesleetako ordezkariez gain, beka jaso duten pertsonak, eta enpleguarekin eta
prestakuntzarekin loturiko herriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak egon
dira.
Beka
horiek Trapagarango Enpresa Beken VI.
Programakoak dira, haren lehenengo edizioa duela bost urte egin zelarik gure Udalaren ekimenez, Somorrostroko Lanbide Heziketako zentroak
lagunduta.
Honetan
nabari da programa hau finkatuz doala:
o
Azken urteetako empresa babesleak
parte hartzen jarraitu dute egoera ekonomiko latzean jarraitzen badugu ere.
o
Nabarmenki hobetu dira eskatzaileen
notak.
Enpresa
babesleak honakoak dira:
PRODUCTOS TUBULARES
CECOTRANS-BIZ
|
ELECTRIFICACIONES RADIMER
TALLERES ALJU
|
NAVACEL PROCESS INDUSTRIES (Grupo Navacel)
CNC (Grupo Navacel)
|
||
DE MIGUEL TALDEA
|
ENVISER SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES
|
|||
Haien helburu dira:
- Ekiditea
ikasteko adinean dauden gazteek ikasketak utz ditzaten, krisi garai honetan
etxeko ekonomia kaskarrari kalte gehiago ez egiteko.
- Herriko edo
herriarekin eta herritarrekin lotuta dauden enpresen identitatea sendotzea.
- Gazteei
laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan presta daitezen.
- Gehiago
hurbiltzea ikasketa eta lan mundua,
ateak zabalduz ikasleei bekak ematen dizkieten enpresetako
batzuetan, ikasleok praktikak egin
ditzaten edo kontratatuak ere izan daitezen.
Beken
diru-kopurua honakoa da:
o 1.200 € / ikasturte, Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat
o 1.500 € / ikasturte, Goi Mailako
Heziketa Ziklo batentzat
Era honetara banatuko dira:
- Erdi Mailako Heziketa Zikloa: 2
o
Espezialitatea:
§ Soldadura eta
Galdaragintzako Teknikaria: 1
o Espezialitaterik
gabeak: 1
- Goi
Mailako Heziketa Zikloa: 10
o Espezialitateak:
§ Elektrizitatea / Elektronika:
2
§ Patroigintza
eta Moda: 1
§ Automozioa: 2
§ Automatizazioa eta Robotika Industriala: 1
o Espezialitaterik gabeak: 4
Jasotako beka-eskaerak hautatzeko
irizpideak %50ean izan dira azken ikasturtean lortutako kalifikazioak eta
familia-unitatearen sarrerak.
Horren
asmoa izan da onuradunak espediente
ekonomikorik onenak eta sarrera txikienak dauzkaten pertsonak izatea.
Gure
esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta izan duten izugarrizko
erantzunkizunik gabe ezin izango zelako abian jarri proiektu hau.