GAZTEDI MEATZALDEA 2017 BEKEN PROGRAMA
PRAKTIKA BEKADUNAK ENPRESETAN MEATZALDEKO GAZTEENTZAT
Bekadunek bete beharreko eskakizunak:
• 18 eta 29 urte bitartean izatea.
• Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea.
• Meatzaldean erroldatuta egotea: Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena.
• Honako titulu hauek izatea: Lanbide Heziketako titulua (erdi mailakoa edo goi mailakoa) edo unibertsitateko graduaren, diplomaturaren edo lizentziaturaren titulua.
Bekaren ezaugarriak:
• Iraupena: 6 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 ordu/egun.
• Praktikak enpresen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikuskatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzaren edukia eta praktiken iraupena jasoko dira.
• Hornidura ekonomikoa: 460€ bekadunari ordaintzeko erabiliko ditu (enpresak 6,09€ atxiki beharko ditu Gizarte Segurantzarako langilearen kotizazio gisa, bai eta % 2 ere, PFEZagatiko atxikipen gisa. Bizkaiko Foru Ogasunean sartu beharko du dirua).
Enpresek hitzarmen bat sinatuko dute Lanbiderekin eta beste bat bekadunarekin, eta hitzarmenok bekaren euskarri gisa balioko dute.
ESKATUTAKO TITULUAK
• Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako Heziketa Zikloa.
• Soldadura eta Galdaragintzako Erdi Mailako Heziketa Zikloa.
• Merkataritza Jardueretako Erdi Mailako Heziketa Zikloa.
• Mekanizazioko Erdi Mailako Heziketa Zikloa.
• Laborategi Operazioetako Erdi Mailako Heziketa Zikloa.
• Metal Erainkuntzetako Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Garraioko eta Logiostikako Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko Goi Mailako Hezik eta Zikloa.
• Administrazio eta finantzako goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Zuzendaritzari Laguntza Emateko Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Marketineko eta Publizitateko Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Mekatronika Industriala Goi Mailako Heziketa Zikloa
• Arrisku Profesionalen Prebentsioko Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako Heziketa Zikloa.
• Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua.
• Ekonomiako Gradua.
• Marketineko Gradua.
• Ingeniaritza edo antzekoa Gradua.
• Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua.