Helburua
DEMA-Enpresa
Garapenak, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako enpresa sorkuntzarako eta
garapenerako sustatutako agentziak, anezkan izena emateko epea ireki du 2017ko urriaren
11ra
arte.
Anezka bat langabeen
talde heterogeneo bat da. Taldekideek espiritu dinamikoa, konprometitua eta
solidarioa dute, eta borondatez eta
kontraprestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan.
Koordinatzaile batek lagunduta, euren gaitasunak indartzen dituzte, ezagutza
kolektiboa sortzen dute, euren burua ikusgai egiten dute eta elkarri laguntzen
diote helburu komun bat lortzeko: norbere kontura edo besteren
kontura lana lortzea. Parte-hartzaileek
borondatez jardun beharko dute
anezkan. Anezkak dirauen bitartean,
bai asistentziari dagokionez baita parte-hartzeari dagokionez ere konpromisu
gradu altua eskatzen dio programak parte hartzaileari.
Anezkaren edukia eta
garapena
Gehienez
hogei laguneko talde batek osatuko du
Anezka, denek langabeak edo enplegua hobetzeko prozesuan Lanbide-Euskal Enplegu
Zerbitzuan izena emanda egon behar dute.
5
hilabeteko iraupena izango du (parte-hartzaileekin zuzenean jarduteko
iraupena), eta jarduera nagusiak hauek izango dira:
·
Sailka lan egiten den talde-saioak, talde
dinamikak, prestakuntza-saio laburrak eta lan taldeko bestelako ekintzak.
·
Koordinatzailearen eskutik
parte-hartzaile bakoitzari egokitutako saioak izateko aukera
·
Harreman zuzenak enpresekin eta giza
baliabideen arduradunekiko tailerrak.
·
Foro,
topaketa eta halako ekitaldietan parte hartzea eta antolatzea.
·
Enpresa
ekintzailetzari buruzko lantegiak.
Saioak; astean 3 egunetan,
5 ordukoak
Parte hartzeko baldintzak
Parte-hartzaileek
baldintza hauek bete eta egiaztatu beharko dituzte:
·
Adin nagusikoak
izatea
·
Bizkaian
bizitzea eta bertan erroldatuta egotea
·
Langabetu
bezala edo enplegua hobetzeko prozesuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan
izena emanda egotea.
·
Informatikaren
oinarrizko ezagutzak izatea
·
Gaztelania
edota euskara menderatzea.
Beste enpleguko anezka
batean parte hartu ez izatea.
Izen-ematea
DEMA-Enpresa Garapenaren webgunean (www.dema.eus) dagoen
eskaera-galdeketa bete beharko du interesdun bakoitzak eta horrekin batera
curriculum vitae erantsi.
Epeak
Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 11ra arte
Anezkaren
garapen aktiborako epea: 5 hilabetez, 2017ko
urriaren 25etik 2018ko martxoaren 28ra
Hautatze prozesua
1. Demako web
orrialdean izena ematea
2. Izena emandako
pertsona guztiei bilera orokorrera deituko zaie programari buruzko
informazioa emateko eta izan ditzaketeen zalantza guztiak
argitzeko. Helburua informatzea da eta eskatzaileek hautatze-prozesuan
jarraitzea ala ez erabakitzea.
3. Geroago, baldintzak
betetzen ez dituzten eskariak baztertutakoan, taldekako elkarrizketak, edota
elkarrizketa indibidualak egingo dira.
4. Aukeratutakoei eta
aukeratuak izan ez direnei ere prozesuaren berri emango zaie telefonoz edo
posta elektronikoaren bidez.
5.Behin aukeratutakoa
izanez gero honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
·
NANaren
kopia
·
Lanbide-k
luzatutako agiria
·
Bizitza
laborala
Erroldatze-ziurtagiria
Kokapena
MUSKIZ
Programa arautzeko
Meatzaldeko OINARRI orokorrak eta espezifikoak 2017ko abuztuaren 11ko BAOean
argitaratutakoak.