2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

IX. ENPRESA-IDEIEN BANKUEN LEHIAKETA EZKERRALDEA- MEATZALDEA

Trapagarango Udalak  Meatzaldeko Behargintzan sartuta dauden beste udal batzurekin bat eginez,  eta Ezkerraldeko gainerako Behargintzekin batera abian jarri du eskualdeko IX. Enpresa-Ideien Bankuen Lehiaketa.


Lehiaketa honen bidez enpresa-espiritua eta enpresen sorrera bultzatu nahi dira, eta era berean, etorkizunean proiektu enpresarialak abian jartzea ahalbideratuko duten ideia berriak eta berriztatzaileak saritu nahi dira.  

Herritar guztiei zuzendurik dago, eta banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, baldin eta taldeko kideen erdia Ezkerraldeko-Meatzaldeko udalerrietan erroldaturik  badago.

Edizio honetan ideia irabazleentzako sariak 1.000, 800 eta 700 eurokoak izango dira, 300 euroko tokiko-sariez gain.

Enpresa-ideia aurkezteko epea otsailaren 6an hasi da eta 2017ko apirilaren 21ean amaituko da.


Trapagaranen erroldaturikoek  Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke  agiriak eramatera eta informatzera.