2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

Meatzaldeko Behargintzak "Hazilan: zure lana lortzeko bidea" berriro ere botatzen du.

Hazilan proiektua laneratzek bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat da. Norentzat? 20-35 urte dituzten, langabezia-egoeran dauden eta ikasten eta prestatzen ari ez diren gazte kualifikatuentzat.

Hazilanen helburu nagusia : Laguntza pertsonalizatuaren bitartez langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak laneratzea. Helburu nagusiak hauexek dira:
• Lana bilatzeko prozesuan dauden pertsona onuradunak laneratzea.
• Konpetentzia sozio-profesionalak eta transbertsalak landu eta herraminta desberdinak erabiliz, lan merkatuan sartzeko prozesua errezagoa egin .
• Lanpostuan eskarmentua hartzea eta kualifikazio profesionala hobetzea enpresetan praktikak eginez edota proiektuak garatuz.


MEATZALDEKO BEHARGINTZA - 2016 HAZILAN 2 PROIEKTUA
Meatzaldeko Behargintzaren HAZILAN 2 proiektuak bi baliabide ditu: AKTIBATU (50 orduko trebakuntza trasbertsalaren ikastaroa) + KOKATU (160 orduko trebakuntza espezializatuaren ikastaroa + 3 hilabete praktikak egiten enpresetan).
1. AKTIBATU (50 orduko trebakuntza trasbertsalaren ikastaroa):
HAZI programaren lehen faseari "Aktibatu" esaten zaio, eta pertsonengan motibazioa, erantzukizuna, helburuak kudeatzeko gaitasuna, komunikazioa eta abar sustatzea du xedetzat. Helburua pertsonak prestakuntza pertsonalizatu baten bitartez eta coach baten laguntzaren bitartez aktibatzea da; horretarako, alderdi psikologikoak eta emozionalak ez ezik, lanbide-garapena lortzeko behar diren konpetentziak ere landuko dira.
1. Konpetentzia pertsonalak eta emozionalak.
2. Konpetentzia profesionalak eta transbertsalak.
3. Lan-merkatuan kokatzeko eta aktibatzeko konpetentziak.
2. KOKATU (150 orduko trebakuntza espezializatuaren ikastaroa + 3 hilabete praktikak egiten enpresetan) :
Kokatu: praktikak egiteko hiru hilabetetik sei hilabetera bitarteko egonaldiak gauzatu behar dira enpresetan, lanpostua eta lanbide-profila kontuan hartuta. Enpresak gidatzen du prozesu osoa, eta Hazilan proiektuko teknikari batek egiten du jarraipena. Praktikak martxan jarri baino lehen partehartzaileei trebakuntza ikastaro bat emango diogu. Enpresek interesa duten egungo gai eta arloak ikasiko dira ikastaroan. Trebakuntza 3 MODULU HANDIETAN egituratzen da:
BLOQUE 1: COMPETENCIAS COMERCIALES (40 horas)
Módulo 1. Habilidades de comunicación en el proceso de venta.
Módulo 2. Tipos de clientes.
Módulo 3. Habilidades de negociación.
Módulo 4. Quejas y reclamaciones.
BLOQUE 2: MARKETING (35 horas)
Módulo 5. Marketing
Módulo 6. Creatividad e innovación
BLOQUE 3: ÁREA COMERCIAL (60 horas)
Módulo 7. El proceso de venta
Módulo 8. Planificación y Sistematización de la Actividad comercial
Módulo 9. Utilización comercial del canal digital 
Módulo 10. Ya estoy en la empresa ¿Por dónde comienzo? 
TUTORIZACIÓN DURANTE LAS PRÁCTICAS EN EMPRESA (15 horas)
PRÁCTICAS EN EMPRESA (3 meses)
AKTIBATU eta KOKATU errekurtsoen formazioa Meatzaldea eskualdeko udalerri baten egingo da (Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).

Izena eman:
Programa honetan parte hartu nahi dutenek www.hazilan.eus webgunearen bitartez izena eman dezakete.
Meatzaldeko Behargintzak inskripzioa jaso ta gero, posta elektronikoaren bidez pertsona interesatuarekin kontaktuan jarriko da 24 orduko epean. Azken honek hurrengo dokumentazio hau eraman behar izango du bai pertsonalki, bai posta elektronikoaren bidez.
• Pertsonalki: hurrengo helbide honetara dokumentazioa eramaten: MEATZALDEKO BEHARGINTZA Geltoki etorbidea, 14 - Behea. 48530 - Ortuella (Bizkaia) (Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 8:00etatik 15:00etara). Tel. Zkia. 944044958
• Posta Elektronikoaren bidez: Eskatzen den dokumentazioa hurrengo posta elektroniko honetara bidaltzen: oficinas@behargintza-zm.com (Mezuaren gaian hurrengo erreferentzia hau ipintzen: HAZILAN 2016 + interesatuaren izen-abizenak).
Partehartzaileek aurkeztu behar duten dokumentazioa (posta elektronikoaren bidez edo pertsonalki):
• Inskripzio-fitxa datuekin beteta (Meatzaldeko Behargintzak emanda).
• NAN / AIZ-ren fotokopia.
• Unibertsitateko edo Goi-Mailako Lanbide Heziketako tituloaren fotokopia.
• Lanbide Zerbitzuan apuntatuta egondako aldien txostena (alta eta bajak isladatzen dituen txostenak)
• Bizitza Laboralaren Txosten eguneratua.
• K arnetako tamainadun argazkiarekin CV eguneratua. Horretaz aparte, interesatuak Meatzaldeko Behargintzaren webgunean curriculuma erregistratu beharko du: www.behargintza-zm.com

Dokumentazioaren deskarga eta interes-loturak: