2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

PRESTIK EZKERRALDEA 2016


Kaixo!
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu,Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik eta haren DEMA-Enpresa Garapena Agentziatik PRESTIK enplegu azokaren bosgarren ediziora gonbidatu nahi zaitugu.
Oraingo honetan, PRESTIK Ezkerraldea 2016 izena izango du, eta lanari dagokionez lurraldeko eremurik kaltetuena ardatz gisa hartzeko apustua egingo dugu: hots, Ezkerraldea eta Meatzaldea.

PRESTIK Ezkerraldea 2016 Bizkaiko enpleguarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da. Eta, bertan, prestakuntzaren, enpleguaren eta ekintzailetzaren gaur egungo egoerari buruzko ezagutza sortu eta zabalduko da.
Sarrera librea eta doakoa izango da, baina jardunaldi teknikoetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea.
Ekimenari eta enplegu azokak eskain diezazukeen guztiari buruzko informazioa jasotzeko, sartuprestik.net -en.
Zure zain gaude!