2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

HIRU EGUNETAN AGORTU DIRA TRAPAGARAN BONUAK

Pasa den ostegunean, 2016ko urriaren 20an, 1.257 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 4. Kanpainaren barruan. Bonuok  hiru egun geroago, astelehenean, urriaren 24an, agortu egin ziren.

Horrek erakusten du berriro ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.
Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren azaroaren 30era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.710 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.


Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.