2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

TELEFONO BIDEZKO SALMENTETARAKO TELEOPERADOREAK

Kokagunea: Getxo ( Bizkaia)

Deskribapena:
Lanpostua: Telefono bidezko salmentetarako teleoperadoreak
Kategoria: Komertziala eta salmentak – telesalmenta eta telefonozko  marketinga
Hutsik dagoen lanpostu-kopurua:  4. Berehalako laneratzea.
Eskaintzaren deskribapena:
Aseguruen sektoreko talde garrantzitsu bateko enpresa batek, nazio mailan liderra denak, salmentetarako teleoperadoreak hautatuko ditu, plantillan sartzeko. Aseguruak komertzializatzea eta haiei buruzko aholkuak ematea izango da haien eginkizuna.
Hautatutakoei prestakuntza ikastaro teoriko-praktikoa emango zaie, euren eginkizunetan gaitzeko. Une oro izango dute arduradun baten babesa eta gainbegiratua, haien garapen profesionala sustatze aldera.
Plantilla egonkor batean sartuko dira lan-kontratuarekin, ordainsari lehiakorrarekin, abantaila sozial handiekin eta 6 orduko lanaldiarekin (astelehenetik ostiralera). 
Eskakizunak:
Gutxieneko ikasketak: Batxilergoa,  Goi Mailakoa baloratuko da.
Gutxieneko esperientzia: Gutxienez 1 urteko esperientzia frogagarria salmentetan.  
Beharrezko ezagutzak: Microsoft Office
Kontratua:
Kontratu mota: lanaldi partzialeko lan-kontratua.
Lanaldia:  6 ordu. Arratsaldeko txanda.

Interesdunek eraman dezatela  Curriculuma Enplegu Agentziara ( Nafarroa, 19)
Edo  honako helbidera bidal dezatela: orientacion.trapagaran@gmail.com
94 486 31 96