2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

TRAPAGARANGO HERRITARREK LANBIDE HEZIKETA IKASTEKO ENPRESA-BEKEN V. PROGRAMA

Jarraiko bostgarren urtez jarri da abian, Trapagarango Udalaren ekimenez eta Somorrostroko  Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako ENPRESA-BEKEN V. PROGRAMA.


 
Edizio honetan 8 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:


PRODUCTOS TUBULARES


CECOTRANS-BIZ

ELECTRIFICACIONES RADIMER

CNC (Navacel taldea)
CONSTRUCCIONES NAVALES, CELULOSAS Y SIDERÚRGICAS (Navacel taldea)

TALLERES ALJU

MERCEDES DE MIGUEL

ENVISER SERVICIOS MEDIO AMBIENTALES


Honakoak dira helburuak:

o     Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.

o     Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.

o     Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.

o     Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari,  bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko  aukera emango dietelarik,  eta  baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.


Bekak eskuratu ditzakete  2016ko ekainaren 30ean  30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira,  etengabe, gutxienez 2015eko ekainaren 30az geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.


Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.




Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:

Ø 1.200 € / Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat

Ø 1.500 € / Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat


Bekak honakoak izango dira:

Erdi mailako Heziketa Zikloarentzat: 3

ü  Espezialiateak:

·      Galdaragintza eta  Soldadura 1


ü  Espezialitaterik gabe: 2


o Goi Mailako Heziketa Zikloarentzat: 10

ü  Espezialitateak:

·     Automozioa: 2

·           Automatizazioa eta Robotika Industriala:  1

·     Elektrizitatea – Elektronika: 2

·     Patroigintza eta moda:  1


ü  Espezialitaterik gabe: 4


Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak  beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.


Beka eskaera egiteko epea 2016ko uztailaren 18tik 29ra izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.


Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.



Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta erakusten duten gizartearekiko sekulako erantzunkizunik gabe, ezin izango zelako proiektu hau abian jarri.