Canva online dagoen erreminta bat da, doakoa eta mota askotako
euskarri grafikoak sortzeko aukera ematen duena. Erraz erabiltzeko modukoa
denez, edonork sor ditzake kartelak, bisita-txartelak, liburuxkak, etab,
diseinu arloko ezagutzarik izan gabe ere.
Maiatzaren 10ean, Portugaleten, KZ Gunean, 14:00etatik 16:00etara.
Izena emateko Portugaleteko Merkataritza Dinamizatzeko
Bulegoarekin jarri behar duzue harremanetan. Horretarako, bidali mezua comercio@portugalete.org
helbide elektronikora edo deitu 94 472 93 53 telefonora.
Izen-ematea
doakoa da. Plaza mugatuak.
Izena-emateko
azken eguna: bihar, maiatzak 6 (ostirala).