2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

TRAPAGARANGO 3. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Trapagarango Udalak ‘Baturik’ merkatari eta ostalarien elkartearekin batera HERRIKO HIRUGARREN ERAKUSLEIHO LEHIAKETA antolatuko dute apirilean.  


Lehiaketaren xedea da herria dinamizatzea eta biziberritzea eta era berean, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu jarduera bultzatzea. 

Trapagarango merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiak har dezakete parte, Baturikeko bazkideak izan ala ez, baldin eta establezimendua kale-sestran badago.   

Parte hartzen duten erakusleihoen artean Eroski Bidaiak-en egonaldi paquete bat zozketatuko da: gau bat, bi pertsonentzat, gosaria eta afaria barne.

Parte hartu nahi duten establezimenduek martxoaren 23ra arteko epea dute Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian izena emateko.

Erakusleihoen erakustaldia apirilaren 11tik 30era izango da.

Parte hartzen duten establezimenduek lehiaketaren antolatzaileek emandako bereizgarri bat jarri beharko dituzte erakus-leihoan. 

Apaindutako erakus-leihoak baloratzeko kontuan hartuko dira kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:

  • EPAIMAHAIAREN 1. SARIA

-    Diploma ofizial bat
-    Udalaren garaikurra
-    Erreportaje eta 2 publizitate-zerrendaren diseinua (Onmotiva) Hemendik Ezkerraldean (Deia) argitaratzeko

  • EPAIMAHAIAREN 2. SARIA

-    Diploma ofizial bat
-    Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren garaikurra (CECOBI)

  • PUBLIKOAREN 1. SARI BEREZIA

-    Diploma ofizial bat
-    Udalaren garaikurra
-    Publizitate-sorta bat Radio 7n

  • PUBLIKOAREN 2. SARI BEREZIA

-    Diploma ofizial bat
-    Ezkerraldendaren garaikurra (Ezkerralde eta Meatzaldeko Merkatari eta Ostalarien Elkarte guztiak biltzen dituen Federazioa).


Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai batek hautatuko Epaimahaiaren bi sariak.

Publikoaren bi sari bereziak herri-bozketaren bidez hautatuko dira. Horretarako, parte hartzen duten establezimenduetako batek emandako flyer bat sartu beharko da, maiatzaren 2a baino lehen, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian edo Nafarroako Rural Kutxan kokatuko diren hautetsontzietan. Bozketarako txartela honako lekuetan eskuratu daiteke: parte hartzen duten establezimenduetan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, Nafarroako Rural Kutxan, Igerilekuetan, Kiroldegian, Euskaltegian eta Liburutegian.

Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsona horientzat ere sariak egongo dira, honakoak zozketatuko baitira haien artean

  • 200 euroko erosketa-txartel bat, herriko dendetan trukatzeko.
  • Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko.

Bi irabazleak nortzuk diren jakiteko zozketa maiatzaren 3an, asteartean, egingo da, 14:00etan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Sari bat baino ez dute eskuratuko bai establezimenduek eta bai botoa ematen duten pertsonek, hortaz, baten bat bigarrenez  irabazle suertatuko balitz, botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria. 

Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa maiatzaren 19an egingo da La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joateko).  

Ekitaldi berean Trapagarango establezimenduek dohaintzan eman dituzten sariak zozketatuko dira bertaraturiko lagunen artean. Sariren bat eman nahi duten establezimenduak Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar daitezke harremanetan martxoaren 23ra arte.

ANIMA ZAITEZ ETA HAR EZAZU PARTE !!!

LEHIAKETAREN TRIPTIKOA