2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

HAZILAN: Lana lortzeko aukera

Hazilan proiektua laneratzek bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat da. Norentzat? 20-35 urte dituzten, langabezia-egoeran dauden eta ikasten eta prestatzen ari ez diren gazte kualifikatuentzat.
Hazilanen helburu nagusia : Laguntza pertsonalizatuaren bitartez langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak laneratzea. Helburu nagusiak hauexek dira:
• Lana bilatzeko prozesuan dauden pertsona onuradunak laneratzea.
• Konpetentzia sozio-profesionalak eta transbertsalak landu eta herraminta desberdinak erabiliz, lan merkatuan sartzeko prozesua errezagoa egin .
• Lanpostuan eskarmentua hartzea eta kualifikazio profesionala hobetzea enpresetan praktikak eginez edota proiektuak garatuz.

MEATZALDEKO BEHARGINTZA - 2016 HAZILAN PROIEKTUA

Meatzaldeko Behargintzaren HAZILAN proiektuak bi baliabide ditu: AKTIBATU (50 orduko trebakuntza trasbertsalaren ikastaroa) + KOKATU (160 orduko trebakuntza espezializatuaren ikastaroa + 3 hilabete praktikak egiten enpresetan).

1. AKTIBATU (50 orduko trebakuntza trasbertsalaren ikastaroa):

HAZI programaren lehen faseari "Aktibatu" esaten zaio, eta pertsonengan motibazioa, erantzukizuna, helburuak kudeatzeko gaitasuna, komunikazioa eta abar sustatzea du xedetzat. Helburua pertsonak prestakuntza pertsonalizatu baten bitartez eta coach baten laguntzaren bitartez aktibatzea da; horretarako, alderdi psikologikoak eta emozionalak ez ezik, lanbide-garapena lortzeko behar diren konpetentziak ere landuko dira.

1. Konpetentzia pertsonalak eta emozionalak.
2. Konpetentzia profesionalak eta transbertsalak.
3. Lan-merkatuan kokatzeko eta aktibatzeko konpetentziak.

2. KOKATU (160 orduko trebakuntza espezializatuaren ikastaroa + 3 hilabete praktikak egiten enpresetan) :

Kokatu: praktikak egiteko hiru hilabetetik sei hilabetera bitarteko egonaldiak gauzatu behar dira enpresetan, lanpostua eta lanbide-profila kontuan hartuta. Enpresak gidatzen du prozesu osoa, eta Hazilan proiektuko teknikari batek egiten du jarraipena. Praktikak martxan jarri baino lehen partehartzaileei trebakuntza ikastaro bat emango diogu. Enpresek interesa duten egungo gai eta arloak ikasiko dira ikastaroan. Trebakuntza 13 GAI HANDIETAN egituratzen da:
TEMA 1.- SISTEMA DE GESTION DE LA CALIDAD (15 horas)
TEMA 2.- SISTEMA DE GESTION AMBIENTAL (15 horas)
TEMA 3.- SISTEMA DE GESTION DE LA SEGURIDAD Y SALUD LABORAL (15 horas)
TEMA 4.- SEGURIDAD INDUSTRIAL (10 horas)
TEMA 5.- GESTIÓN DE LA I+D+i (10 horas)
TEMA 6.- RESPONSABILIDAD SOCIAL CORPORATIVA (5 horas)
TEMA 7.- INTEGRACIÓN Y CERTIFICACIÓN DE LOS SISTEMAS DE GESTIÓN (5 horas)
TEMA 8.- AUDITORÍA INTERNA SISTEMA DE GESTION (20 horas)
TEMA 9.- GESTIÓN DE PROYECTOS (10 horas)
TEMA 10.- HABILIDADES EN VENTAS Y NEGOCIACION (10 horas)
TEMA 11.- HERRAMIENTAS DE GESTIÓN DEL SECTOR AUTOMOCIÓN (15 horas)
TEMA 12.- INSPECCION Y CERTIFICACIÓN DE EQUIPOS Y MATERIALES (20 horas)
TEMA 13.- CERTIFICACION DE PROCESOS DE SOLDADURA Y HOMOLOGACIÓN DE SOLDADORES (10 horas)
AKTIBATU eta KOKATU errekurtsoen formazioa Meatzaldea eskualdeko udalerri baten egingo da (Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena).
Izena eman:
Programa honetan parte hartu nahi dutenek www.hazilan.eus webgunearen bitartez izena eman dezakete.
Meatzaldeko Behargintzak inskripzioa jaso ta gero, posta elektronikoaren bidez pertsona interesatuarekin kontaktuan jarriko da 24 orduko epean. Azken honek hurrengo dokumentazio hau eraman behar izango du bai pertsonalki, bai posta elektronikoaren bidez.

Pertsonalki: hurrengo helbide honetara dokumentazioa eramaten: MEATZALDEKO BEHARGINTZA Geltoki etorbidea, 14 - Behea. 48530 - Ortuella (Bizkaia) (Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 8:00etatik 15:00etara). Tel. Zkia. 944044958
Posta Elektronikoaren bidez: Eskatzen den dokumentazioa hurrengo posta elektroniko honetara bidaltzen: oficinas@behargintza-zm.com (Mezuaren gaian hurrengo erreferentzia hau ipintzen: HAZILAN 2016 + interesatuaren izen-abizenak).
Partehartzaileek aurkeztu behar duten dokumentazioa (posta elektronikoaren bidez edo pertsonalki):
• Inskripzio-fitxa datuekin beteta (Meatzaldeko Behargintzak emanda).
• NAN / AIZ-ren fotokopia.
• Unibertsitateko edo Goi-Mailako Lanbide Heziketako tituloaren fotokopia.
• Lanbide Zerbitzuan apuntatuta egondako aldien txostena (alta eta bajak isladatzen dituen txostenak)
• Bizitza Laboralaren Txosten eguneratua.
• K arnetako tamainadun argazkiarekin CV eguneratua. Horretaz aparte, interesatuak Meatzaldeko Behargintzaren webgunean curriculuma erregistratu beharko du: www.behargintza-zm.com
Dokumentazioaren deskarga eta interes-loturak:
"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du".
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"Esta actuación se desarrolla en el marco de POPV FSE 2014-2020 HAZILAN, cofinanciado en un 50% por FSE, y la coordina GARAPEN (Asociación Vasca de Agencias de Desarrollo)".