-
DOHAINIK -
Sarrera:
Izaki
sozialak gara, elkarrekin harremanak ditugu. LinkedIn merkataritza-ikuspegiaz
harremanei begira jarritako plataforma da; horiek horrela, etekina atera
diezaiogun eta negozioa egin dezagun, bada!!.
Lansaioan,
praktikoa bereziki, zure lanbide- nahiz zure enpresa-profilari jardunbide
egokiak ezartzea lortu ez eze, plataforma ere tresna bezala intentsiboki
erabiliko duzu bezerogaiak nor diren jakitearren, eurak zelan kualifikatu,
lehen harremana zelan lortu, geroago kalitatezko bisitak izateko, eta finean,
harremanak eta salmentak areagotzeko.
Helburua:
Marketin- eta salmenta-tresna den aldetik, LinkedIn egoki erabiltzen ikastea da
helburua.
Norentzat:
Neurri
handiagoan edo txikiagoan merkataritza-lana egin behar duen ororentzat. Egokia
da ere bezeroekin harremanak izaten dituztenentzat, betiere soluzioaren
merkataritzako erabileran sakondu nahi badute. Lehentasuna Meatzaldean
lanean dabiltzan jarduneko pertsonek izango dute.
Ikasgai zerrenda:
·
Sare sozialak enpresan.
·
LinkedIn. Erabilera Nagusienak.
·
Nire lanbide-profila.
·
Nire enpresaren profila.
·
Merkataritza-estrategia.
· Ondorioak.
Iraupena:
4
ordu teoriko-praktiko.
Garrantzizkoa:
Saioan onura hobeagoa ateratzearren
LinkedIn plataforman profila izatea gomendatzen da. Bertaratutako bakoitzaren
profilarekin lan egingo da; beraz, gomendatzen da norberak bere ordenagailu
eramangarria, tableta edo bestelako gailua ekartzea, aretoa ordenagailuz
hornituta egon arren.
Eguna, ordua eta tokia:
2015eko abenduak 11
10:00etatik 14:00etara
FORLAN. Ordenagailuen Gela
Meatzari eraikina, 2. solairua
Cendeja k., 21. Muskiz (P.-K. 48550)