Ostegune honetan, 2015eko urriaren
15ean, 1.254 bonu jarri diren salgai
Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango
Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan
jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 2. Kanpainaren barruan. Bonuak bakarrik lau ordu geroago agortu egin dira.
Horrek berriro erakusten du ekimen
hau oso ondo hartu dutela herritarrek.
Haren bidez, herriko
merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak berriro sustatzea espero da, zeren azaroaren
30era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.620 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik,
diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.
Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.