Udal honek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean aurten abian jarri duen Enplegu Planaren 2. atalaren hautapen prozesua hasiko da 2015eko irailaren 7an.
Bigarren
fase horretan honakoak kontratatuko dira: Enkargatu
bat (1) – talde arduraduna eta 5 zaintzaile, adin nagusikoei,
gaixoei, zaintzaileirik ez dutenei edota minusbaliatuei arreta pertsonalizatua
emateko eta lagun egiteko (Hurbiltasuneko Zerbitzuak).
Kontratazio
horiek sei hilabeterako eta %50eko
lanaldiarekin izango dira eta Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo
dira (Enplegua eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).
Hautapenean parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak
honakoak izango dira:
o Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea.
o Trapagaranen erroldatuta egotea 2014eko irailaren 30a baino lehen.
o 2010eko urriaren 1a geroztik udalaren zuzeneko edo zeharkako enplegu
programen bidez hilabete baino gehiago kontratatua izana ez izatea.
o Eta
kontuan izanda burutu beharreko atazak
§ Enkargatu-arduradunak
Gizarte Lan, Gizarte Hezkuntza edo Psikologiako titulua eduki beharko du.
§ Zaintzaileek,
gutxienez, prestakuntza osagarria honako alorretan: klinikako laguntzailea,
eritzaintza, geriatria edo arreta soziosanitarioa.
Gainera, hautagaiek honako kolektibo hauen barruan
egon beharko dira:
o Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak
o 35 urtekoak edo gutxiagokoak
o 45 urtetik gorakoak, Lanbiden izena emandakoak langabe gisa, gutxienez
6 hilabetez.
o Iraupen luzeko langabeak
o Gizarte- bazterketa arriskuan daudenak
o Minusbaliatuak
o Familia erantzukizunak dituzten emakumeak
o Genero indarkeriaren
biktimak diren emakumeak
Kontratuak
urriaren bigarren hamabostaldian hasiko direla aurreikusten da.
Informazio
gehiagorako interesdunek honekin batera doazen oinarriak begiratu ditzakete eta
Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara edo Meatzaldeko Behargintzara joan, irailaren
7tik 18ra, hau da izena emateko epean
zehar, jarraitu beharreko prozedura azal diezaieten.
Enplegu
Plan hau uztailean hasi zen, 6 hilabeterako kontratatuz ofizial 1 eta 9 peoi,
egokitze lanak burutu zitzaten basabideetan, hiri-altzarietan, lurperaturiko
edukiontzietan, eta osatu egingo da 10 langileko beste talde bat kontratatuz,
gorago aipaturiko lan-maila berekoak, beste 6 hilabetez osatzeko lehenengoek
herri guztian zehar burutzen ari diren lanak.
DOCUMENTAZIOA:
|
|