2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala

TRAPAGARAN BONUA- 2. EDIZIOA

Erosketak sustatu eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-jarduera dinamizatzeko kanpaina bat da, 1. edizioaren arrakasta ikusirik, Trapagarango Udalak aurten berriro abian jarriko duena Trapagarango Merkatari eta Ostalarien “BATURIK” elkartearekin, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin  lankidetzan.


Kanpaina honen ezaugarri nagusia berriro izango da bezeroak 20 € ordainduko dituela bonu bakoitzeko, baina bonuaren benetako erosketa-balioa 30  eurokoa izango da, hau da, %33eko hobaria izango dute, udal kutxetatik ordainduko dena oso-osorik.

Bonu horiek erosi nahi dituztenek Caja Rural de Navarrak Trapagaranen daukan bulegora joan daitezke, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:00era eta ostegunean, 17:00etatik 19:30 era ere bai, urriaren 15etik azaroaren 30era edo bonuak agortu arte.

Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste bi pertsonen NANa eraman dezake.

Bonu horiek 2015ko urriaren 15etik azaroaren 30era erabili ahal izango dira kanpainara atxiki diren merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu establezimenduetan.

Kanpaina honetan edozein pertsona fisiko edo juridikok har dezake parte baldin eta merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu-sektorekoa bada bere enpresa-jarduera, eta honako eskakizunak betetzen baditu:

ØEstablezimendu txikizkaria izatea 10 langile edo gutxiagokoa (autonomoak eta inoren konturako langileak barne).

ØGutxienez saltoki bat izatea Valle de Trápaga-Trapagaranen.

ØAltan emanda egotea Jarduera Ekonomikoen Zergaren honako epigrafetako batean:



1.419

Ogi, opil, pastel eta gaileten industriak
1.463

Arotzeriako piezen, parket eta eraikuntzarako zurezko egituren serie-fabrikazioa.
1.468.5

Altzari-industriaren ondoko jarduerak
1.474

Arte grafikoak
1.504

Instalazioak eta muntaketak
1.64

Establezimendu iraunkorretan egiten den elikagai, edari eta tabakoen txikikako salmenta, (1.647.4 izan ezik, hau da, 400 m2ko azalera edo handiagoa)
1.65

Establezimendu iraunkorretan egiten den produktu industrial ez elikagarrien salmenta (1.655 izan ezik, hau da, erregaiak, karburatzaileak eta lubrikatzaileak)
1.66

Merkataritza mistoa edo integratua. Txikikako merkataritza, merkataritza establezimendu iraunkor batetik kanpo, erakustokiak gordeiluan utziz edo aparailu automatikoen bidez egiten den merkataritza, posta bidezko txikikako merkataritza eta askotariko produktuen katalogoa.
1.67

Elikagaien zerbitzua
1.69

Konponketak
1.832

Aseguruen laguntzaileak
1.844

Publizitate, harreman publiko eta antzeko zerbitzuak
1.933

Irakaskuntzako beste jarduera batzuk
1.967

Kirol instalazioak eta kirol-eskolak eta hobekuntza zerbitzuak
1.97

Zerbitzu pertsonalak  (1.974 izan ezik, hau da, etxeko zerbitzuak emateko agentziak)
1.981.2

Aisialdirako guneak
2.013

Albaitariak
2.731

Abokatuak
2.732

Prokuradoreak
2.776

Zientzia Politika eta Sozialetako Doktore eta lizentziatuak. Psikologoak, Antropologoak, Historialariak eta antzekoak.
2.79

Jarduera finantzieroak, juridikoak, aseguruenak eta alokairuenak,   N.C.O.P. delakoa.
2.826

Irakaskuntza anitzeko irakasleak
2.83

Osasunaren profesionalak
2.84

Jarduera parasanitarioen profesionalak


Horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte 2015eko irailaren 21etik urriaren 2ra, 9:00etatik 13:00etara:

o   Aurreko edizioan parte hartu badute eta datuak ez badituzte aldatu, atxikimendu-eskaera baino ez.

o   Aurreko kanpainara atxiki ez bada eta ez badu parte hartu,

-          JEZen altan egotearen kopia

-          TC2-ren kopia edota kanpainara atxiki aurreko hilabetean autonomoen kuota ordaindu izanaren egiaztagiria


Infomazio gehiagorako, oinarriak eransten dira.