2015(e)ko uztailaren 1(a), asteazkena

GLOBAL TRAINING 2015 BEKAK

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Saila bezala, 2015an Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planarekin aurrera jarraitu du, egungo krisiari erantzuna ematearren. Ekimena ekonomia eta enplegua sustatzeko neurrien artean kokatzen da, indarrean dauden herstura-politikak konpentsatze aldera. Langabezia-tasarik altuenak 30 urtetik beherako gazteek dituzte. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzarekin batera, merkatura atera nahi da Global Training 2015 Beken Programa.


Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

INFORMAZIO GEHIAGO