VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARANGO UDALEKO ENPLEGU PROGRAMAREN
LEHEN ATALA, LANBIDEK-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAK KOFINANTZIATUA
“BASA-BIDEEN, HIRI-ALTZARIEN ETA HONDAKIN SOLIDOAK
BILTZEKO LURPERATURIKO EDUKIONTZIEN EGOKITZAPENA”
Lanbidek – Enpleguko euskal zerbitzuak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak kofinantziatua dago aipatu programa.
Lanbidek – Enpleguko euskal zerbitzuak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak kofinantziatua dago aipatu programa.
Laster jarriko da abian gure herrian Enplegu Programaren lehen atala,
zeinaren bidez 1. mailako ofizial
igeltsero bat eta zerbitzu anitzeko 9 peoi
espezialista kontratatuko baitira, 6 hilabetetz, %75eko lanaldiarekin.
Kontratazioak Meatzaldeko
Behargintzaren bidez egingo dira (Enplegu
eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).
Eskaerak aurkezteko epea:
Ekainaren 11tik 25era, 9:00etatik 13:00etara Enplegu eta Herriaren
Garapenerako Agentzian.
Hautapenean sartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:
·
Lanbiden izena ematea interesa duzun lan-eskaintzan:
Kodea 162015003996 Ofizial Espezialista –1. mailako
igeltseroa
Kodea 162015004002 Peoi Espezialistak – Eraikuntzako
peoiak
·
Eskabidea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiri
guztiak entregatzea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.
Informazio gehiagorako, interesdunek Enplegu
eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, han azalduko baitiete
non eta nola eman izena.
DOKUMENTUAK: