2015(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

Muntatu webgune osoa 4 ordutan WordPressekin

Gaur egun enpresak Interneten egotea ia-ia ezinbestekoa da. Halere, enpresa txiki eta ertain askok ezin diote beraien webgunerako garapen pertsonalizatuak egiteari heldu, denbora eta diru aldetik mugatuta daudelako. Horrek, ordea, ez du esan nahi ezin ditugunik erabili soluzio estandarizaturik erabili. Izan ere, posible da soluzio estandarizatuetan zenbait pertsonalizazio egin eta, horrela, neurrira egindako webgune baten funtsezko elementu gehienak izan.

WordPress plataforma dugu gehien erabilitako soluzio estandarizatuetako bat, eta plataforma horrek, funtzionamendu erraza izateaz gain, moldatzen errazak diren osagarriak ditu. Hasieran bakarrik blogen plataformatzat erabiltzen bazen ere, gaur egun webgune sinpleak eraiki ditzake, erraz eta azkar, beste inork ez bezala, eta probatutako kalitatearekin, gainera. 

Kurtso honetan WordPress plataformarekin egingo dugu lan webgune estatiko bat edo gehiago azkar eta modu errazean eraikitzeko, HTML edo CSS programazioa ezagutu beharrik izan gabe. 


Helburuak

  • WordPress plataforma erabili eta Webgune estatiko bat eraikitzeko gai izatea.
  • Gure webgunean Google Analitycs txertatzeko gai izatea, heltzen zaigun trafikoaren analisiak egin ahal izateko.
  • Gure webgunea nazioartera eramateko estrategia bat inplementatzeko gai izatea, WordPress plataformaren instalazio bakarra erabilita webgune ugari sortuz.

Norentzat

Enpresa txiki eta ertainetako marketin, komunikazio edo webguneen arduradunak, Interneten agertzen hasi edo bertan duten presentzia hobetzeko asmoa dutenak edo beraien webgunea nazioartera atera nahi dutenak. 


Egitaraua

1. Nire webgunearen itxura.
      - Instalazioa eta gaien konfigurazioa.
      - Diseinu moldakorra (Responsive Web Design).

2. Orrialde estatikoak.
      - Orrialde estatikoak sortzea eta editatzea.
      - Orrialdeen hierarkiak antolatzea.

3. Menuak.
      - Menuak sortzea eta editatzea.
      - Nola eta non erakutsi gure menuak.

4. Google Analitycs-ekin bat egitea.
      - Integraziorako pluginak instalatzea eta konfiguratzea.
      - Gertaerak sortzea.

5. Nola jarri harremanetan erabiltzailearekin (formularioak).
      - Formularioak sortzea eta editatzea (harremana, datu eskaera, etab.)
     - Nola eta non erakutsi gure formularioak.

6. Nazioartekotzea.
      - Nola sortu eta kudeatu blog sare bat.
      - Nola kudeatu hizkuntza anitzeko edukiak.

7.- Osagarriak.
      - Osagarri-plugin berrien instalazioa.
      - Pluginik interesgarrienak.
Izen-ematea: izen-ematea hurrengo loturaren bidez.

DOHAINIKO IZEN-EMATEA (izen-emate orrian kostu bat agertzen da formazio akziorako, baina izena ematean, pagu-pasarelaren pausoa salto egiten da)
Plaza erreserbatzean, email bat jasoko duzu prozesua burutzeko intrukzioekin.
Babesten du:
Enpresa Digitala 
Lekua eta orgdutegia :
- 18/03/2015//  9:00etatik 13:00arte
- Edificio Multiservicios, Barrio El Puerto S/N. Zierbena (48508) 
+Info: Meatzaldeko Behargintza. ( 944044958)

PO FSE 2007-2013 VALORA markoan garatutako programa, %50ean kofinantzatuta FSE bidez.