2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

Ezkerraldeko-Meatzaldeko VII. Enpresa-Ideien Bankuen Lehiaketa

Trapagarango Udalak Meatzaldeko Behargintzan sartuta dauden beste udal batzurekin bat eginez, eta Ezkerraldeko gainerako Behargintzekin batera abian jarri du eskualdeko VII. Enpresa-Ideien Bankuen Lehiaketa.

Lehiaketa honen bidez enpresa-espiritua eta enpresen sorrera bultzatu nahi dira, eta era berean, etorkizunean proiektu enpresarialak abian jartzea ahalbideratuko dutenideia berriak eta berriztatzaileak saritu nahi dira.
Herritar guztiei zuzendurik dago, eta banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, baldin eta taldeko kideen erdia Ezkerraldeko-Meatzaldeko udalerrietan erroldaturik badago.
Edizio honetan ideia irabazleentzako sariak 1.000, 800 eta 700 eurokoak izango dira, 300 euroko tokiko-sariez gain.
Enpresa-ideia aurkezteko epea otsailaren 6an hasi da eta apirilaren 17an amaituko da.
Trapagaranen erroldaturikoek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarajoan daitezke agiriak eramatera eta informatzera.
Dokumentazioa: