Aste honetan Udalak, Tokiko Merkataritza eta Ekintzaile Sailaren bidez, “Baturik” Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkartearekin batera, abian jarriko du, lehenengo aldiz, merkataritza, ostalaritza eta tokiko zerbitzuak laguntzeko kanpaina bat, sektore horietako langileak eta herritarrak dituena protagonista.
Ekimen
berritzaile hau, “Trapagaran zaindu” izena duena, aurtengo uztailaren hasieran
hasi zen ernatzen, une horretan, Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz
sektorea nozitzen ari zen egoera zailaren jakitun, pentsatu baitzen
profesionalak eurek eta herritarrak izatea Trapagaranen erosteak eta gozatzeak dakartzan
onurak eta abantailak kontatuko zutenek.
Horretarako,
haien webgune eta Facebooken bidez izena emateko epe bat zabaldu zen nahi
zuenak parte har zezan kolektibo desberdinak ordezkatuz (65 urtetik gorako
adinekoak, adin ertainekoak, umeak, herriko merkataritza, ostalaritza eta
zerbitzuetako profesionalak…).
Deialdiak
sekulako arrakasta izan zuen eta 25 lagunek hartu zuten parte. Azpimarratzekoa
da izena eman zuten guztiek hartu dutela parte kanpainan modu batera edo
bestera.
Burutzen
ari diren “Trapagaran zaindu” izeneko ekimenen barruan sartuta dago kanpaina
hau eta bere protagonisten ahotzean
jartzen ditu Trapagaran zaintzearen abantaiak eta herrian
kontsumitzearen onurak, halakoak esanez:
Gurea
babestea da. Lan-postuei eustea da.
Gure
eskuetan dago Trapagaranek aurrera egitea.
Hurbila
da. Segurua da. Lasai eta presarik gabe bizitzea da.
Trapagaran
zaindu. Gureei laguntzea da eta gure seme-alaben etorkizunaz arduratzea da.
Sortzea
da. Bizitzea da. Gure herriaren ekonomiaren aldeko apostua egitea da.
Trapagaran
biziz beterik edukitzea da, ondo pasa
ahal izateko.
Lagunekin
dibertitzeko eta partekatzeko.
Trapagaran
zaindu. Seguru eta garbia da, hurbilekoa
delako.
Ekonomia
zirkularrari laguntzea da aberastasuna sortuz gure herrian.
Gurea
bultzatzea da eta zerbitzu publikoei eustea da.
Trapagaranek
aurrera egitea gure ardura da.
Erosi
gertukoa eta Trapagaran zaindu.
Proiektu
hau zenbait fasetan burutuko da:
ü
Lehenengoa aste honetan hasiko da eta
azaroaren erdira arte iraungo du. 7 kartel-eredu desberdin jarriko dira.
Guztira 350 kartel ipiniko dira saltokietan, herriko interes guneetan eta
Bizkaibusek herrian dituen 9 markesinetan, herrigunetik, Ugartetik eta
Zugaztietatik banatuta.
ü
Bigarren fasean zenbait minutuko spot bat jaurtiko da
sare sozialen bidez. Hartan ere gure herrikideak izango
direlarik protagonista. Spot hori azken egun hauetan grabatu da eta azaroaren
erdialdean emango da sare sozialen bidez.
ü
Hirugarren fasean bereizgarri
komertzial bat banatuko da “Trapagaran zaindu” leloarekin eta kanpainako
irudietako batekin. Saltoki guztietan eta herriko interes gune guztietan egongo
dira.
Amaitzeko
eskerrak eman nahi dizkiegu Trapagaran zaintzeko bere irudia utzi duten lagun,
profesional eta saltoki guztiei.
Kanpaina
hau %100ean finatziatu du Udalak, 5.000 euro baino zertxobait gehiago bideratuz
horretara.