ZERBITZU BERRIA: 2.0 tresnei buruzko orientazioa eta informazioa

Gaur egunean erabat garrantzitsua da Internet eta sare sozialak erabiltzen jakitea, bizitza pertsonalean zein profesionalean.
Lanari dagokionean, enplegua bilatzeko alorrean ere aurrerakuntzak egin dira tresna horiei esker, hala nola, CV internet bidez bidaltzea edo sare sozialak enplegua bilatzeko edo hobetzeko erabiltzea.
Egungo egoeran ezinbestekoa da erabat kontrolatzea enplegua bilatzeko edota hobetzeko tresnak, bide tradizionalak, honezkero, ez baitute balio.
Enplegua Aktiboki bilatzeko teknologia berrietan gaitua izateak areagotu egiten dizu enpleagarritasuna. Arlo teknikoa eta gizatiarra bat datoz.
Horretarako, Enplegu Agentziak, bere ohiko eginkizunez gain, zerbitzu berri bat eskaintzen du, hau da, enplegua bilatzeko behar diren tresnak edota 2.0 teknika berriak:

  • Enpleguari buruzko web guneak nola erabili. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura dauden baliabideak ezagutzeko aukera. Enpleguko zenbait web gunetan (INFOJOBS, INFOEMPLEO, ABLEak) alta ematen ikastea.
  • Zure curriculuma nabarmentzeko tresnak. Zenbait curriculum eredu eta aurkezpen gutun ezagutu. Tresna horiek nola hobetu ikasi eta nola moldatu eskaintza bakoitzera, aldez aurretik ezagututa zeintzuk diren zure helburu profesionalak.
  • Enplegua bilatzeko gehien erabilitako sare sozialak ezagutzea: Linkedin
  • Honakoak nola erabili irakatsi:
    • Marka pertsonala eta enplegua.
    • Paper-zorroa.
    • CV On line.
    • CV infografikoak.
    • Bideo currículuma. Nola erabili.

Horretarako posta-kontu bat eduki behar da.
Ordutegia: Asteartean, 9:00etatik 13:00etara, aldez aurrez hitzordua eskatuta.