2020(e)ko urriaren 23(a), ostirala

AGORTUTA EGUN GUTXIREN BURUAN UDAZKENEKO “TRAPAGARAN ZAINDU” BONU BERRIAK

 Joan den asteazkenean, 2020ko urriak 14, online salmentan jarri ziren Trapagarango Udalak eta Merkatari eta Ostalari Elkarteak (Baturik) Caja Rural de Navarrarekin elkarlanean, “Trapagaran zaindu” bonuaren udazkeneko kanpaina berri honetan zirkulazioan jarri dituzten 1.693 bonuak eta agortu egin dira egun gutxiren buruan.

 

Horrek agerian uzten du ekimena, berriz ere, oso ondo hartu dutela herritarrek eta bonuen salmenta-modua ere gero eta finkatuago dagoela. Oraingoan plataformak azkarrago funtzionatu du, sartu zaizkion hobekuntzei esker, eta ez da egon blokeo-unerik.

 

Gainera, dibersifikazioa areagotu du eta publiko gehiago erakarri du herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetara, gastua ez delarik kontzentratu saltoki mota bakar batean.

 

Kanpaina honetan 1.000 lagunek baino gehiagok lortu dituzte bonoak. 

 

Bonuak egun hauetan ari dira bidaltzen erosleek sisteman alta emateko erabili dituzten helbide elektronikoetara, hautatu dituzten establezimenduetan erabiltzeko eta kontsumitzeko urriaren 27tik azaroaren 22ra.  Bonu-eramaileek NANa erakutsi beharko dute. 

 

Ekimen honekin 50.000 € jarriko dira zirkulazioan eta Trapagarango merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen jarduera dinamizatzea espero da, zehatzago esanda, bizi dugun osasun alertak larriki kaltetu dituen establezimenduak, aldi berean herritarrak eta bisitariek ere etekina aterako dietelarik, Udal honek finantziaturiko %50 aurrezkia lortuz euren erosketetan.