Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, eta interesatuta dauden herriko Batxilergoa ematen duten hezkuntza zentroekin lankidetzan, berriro jarriko du abian azken mailetako ikasleen lan-orientazioa sakontzeko ekimen bat, erabakiren bat hartu behar duten mementua heltzen denean, ahalik eta informaziorik osotuena izan dezaten.
Horretarako, jardunalditan honako gaiak jorratuko dira:
- Lan merkatuaren egoera
- Nola taxutu curriculum vitae bat eta aurkezpen gutun bat
- Enplegua bilatzeko teknikak
Proiektuaren edukia eta iraupena moldatu egingo da, ikastaroa hartuko duen kolektiboaren arabera eta parte hartzen duten ikastetxeen programazioa kontuan hartuta.