Meatzaldeko
merkatari eta ostalarien lau elkarteen elkarlanaren emaitza bezala (Ortuellako Merkatari eta Profesionalen Elkartea,
Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkartea-Baturik, Muskizko Saltoki Batuak
eta Abanto-Zierbenako Merkatari eta Ostalarien Elkartea), datorren uztailaren 2an, Muskizko udalerrian MeatzalJaia
2017 ospatuko da udalerriko jaien bigarren asteburuan.
Berri honen bidez, ekitaldi honetan parte-hartzera gonbidatu nahi zaitugu eta aldi
berean, merkataritza jai hau ospatzeko hartuko dugun karpan postu bat kokatzera
animatzen zaitugu. Jendea erakartzeko, hainbat ekintza antolatu ditugu, besteak
beste honako egitarauan agertzen direnak:
Ekintzen egitaraua:
11:00. Azokaren
irekiera "meategiaren esnatzera" deitutako ikuskizunarekin.
11:00 - 15.00. Puzgarriak
eta umeentzako tailerrak.
11:00 - 15.00.
Talo solidarioa.
12:00. Zintaren
mozketa, aurresku eta autoridadeen agurra.
12:30. Euskal
Dantzak.
13:30. Meatz-jokuak
eta harri-zulatzaileen erakusketa.
15:00. Erosketa
txartelen zozketa.
Goiz
osoa kale animazioa fanfarria eta trikitrixarekin.
Ekintza
honetan parte hartuko duzula baieztatzeko, hurrengo telefono zenbakira 663 88 52 57 deitu beharko duzu. Epemuga:
2016/05/15. Aurrekoaz aparte, postua
erreserbatzeko hurrengo salneurri hau ordaindu beharko dituzu eta honako
bertaratze-baieztapena, behar bezala beteta, eman Zuzendaritza Batzordeko
kideei.
- Bazkideentzako salneurria: 20 €
- Bazkideak ez direntzako: 200 €