
Pasa den ostegunean, 2017ko
apirilaren 20an,
1.250 bonu jarri
ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da,
Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak
zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 5. Kanpainaren barruan.
Bonuok hiru egun geroago, astelehenean, apirilaren
24an, agortu egin ziren.
Horrek erakusten du berriro ekimen
hau oso ondo hartu dutela herritarrek.
Haren bidez herriko merkataritza,
ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren maiatzaren 31ra arte
(bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.500 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik,
diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.
Informazio
gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako
Agentziarekin.