Trapagarango Udalak
Meatzaldeko Behargintzan sartuta dauden beste udal batzurekin bat
eginez, eta Ezkerraldeko gainerako
Behargintzekin batera abian jarri du eskualdeko IX. Enpresa-Ideien Bankuen
Lehiaketa.

Herritar guztiei
zuzendurik dago, eta banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, baldin eta taldeko
kideen erdia Ezkerraldeko-Meatzaldeko udalerrietan erroldaturik badago.
Edizio honetan ideia irabazleentzako sariak 1.000, 800 eta 700 eurokoak
izango dira, 300 euroko tokiko-sariez gain.
Enpresa-ideia aurkezteko
epea otsailaren 6an hasi da eta 2017ko apirilaren 21ean amaituko da.
Trapagaranen erroldaturikoek Enplegu
eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke agiriak eramatera eta informatzera.