Pasa den ostegunean, maiatzak 19,
Escontrillako Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, Udalak eta Baturikek,
Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolaturiko Trapagarango 3. Erakusleiho
lehiaketaren (2016) SARI BANAKETA EKITALDIA egin zen.
Ekitalde horretara gutxi
gorabehera 150 lagun inguratu ziren, guztiak lotuak merkataritza eta
ostalaritzarekin eta haiekin batera Alkatea, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaria,
Cecobi eta Ezkerraldendako Presidenteak, Caja Rural de Navarrako Trapagarango
bulegoko Zuzendaria, Deia, Radio 7 eta Eroski Bidaiako ordezkariak eta Baturiko
Presidentea.
Honako sariak eman zitzaizkien
ondoen baloraturiko establezimenduei:
-
EPAMAHAIAREN 1. SARIA:
BIJOUX ANUSKA MODA ETA OSAGARRIAK,
Etxepare 3an kokatua.
-
EPAMAHAIAREN 2. SARIA:
EL BAÚL DE SAWYER BITXIDENDA ETA OSAGARRIAK,
Maiatzaren Lehena etorbidea, 41ean kokatua.
-
PUBLIKOAREN 1. SARI BEREZIA:
HAURTXOEN JANTZIAK MIFY’S, Maiatzaren Lehena etorbidea, 43an kokatua.
-
PUBLIKOAREN 2. SARI BEREZIA:
MAXI’M ILEAPANTZAILEAK, Maiatzaren Lehena etorbidea, 9an kokatua.
Halaber, gehien gustatzen zitzaien
erakusleihoaren aldeko botua emateko Enplegu Agentzian eta Caja Rural de
Navarran jarritako hautetsontzietan utzitako txartelen artean, maiatzaren 3an Enplegu eta Herriaren
Garapenerako Agentzian egin zen zozketako bi irabazleentzat, bi txartel eman
ziren, bakoitza 200 eurokoa. Zortedunak honakoak izan ziren:
-
UDALAK EMANDAKO 200 EUROKO TXARTELA, EROSKETAK EGITEKO HERRIKO
ESTABLEZIMENDUETAN:
G. GARCÍA
-
CAJA RURAL DE NAVARRAK EMANDAKO 200 EUROKO
TXARTELA, EROSKETAK EGITEKO BATURIKEKO ESTABLEZIMENDUETAN:
U. CAJIGAS
Horrez gain, parte hartu zuten
erakusleihoen artean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia (gosaria eta afaria barne) zozketatu zen
Eroski bidaiak-en eskutik. LABORAL
BILRESA LANERAKO JANTZIEN SALMENTA suertatu zelarik irabazle.
Amaitzeko, Trapagarango
merkataritza eta ostalaritza establezimenduek emandako sariak zozketatu ziren bertaraturiko
jendearen artean:
ESTABLEZIMENDUAREN
IZENA
|
EMANDAKO
PRODUKTUA EDO ZERBITZUA
|
Mª
Ángeles modak
|
Athletic-en produktua
|
El Baúl
de Sawyer
|
Poltsa
|
Magorpa
|
Andrazkoentzako
osagarria
|
M’EVA
estetika zentroa
|
Masaje lasaigarria
|
Larrieta
burdintegia
|
Zerria
|
Maite
jatetxea
|
Indaba-jana bi lagunentzat
|
Arana
Taberna
|
Ardo-botila eta askotariko iberikoak
|
Secrets
estetika zentroa
|
Masaje lasaigarria olioarekin
|
Zorionak eman nahi dizkiegu
establezimenduei zein sarien irabazleei.