2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

Bizkaiko Foru Aldundiak, gure lurraldea gizarte-berrikuntzan erreferente den nodo bilakatzeko, Gizarte Berrikuntzari buruzko 2. Jardunaldia antolatu du.






Jardunaldia honako hauentzat da, batez ere:
§  Proiektu sozial berritzaileak garatzeko eta/edo enpresa edo erakunde sozial berritzaile berriak sortzeko interesa duten erakundeak edo enpresa berritzaileentzat.
§  Gizarteko arlo guztietako eta hirugarren sektoreko enpresa zein elkarteetako arduradun eta profesionalentzat.
§  Enpresak sustatzeko erakundeentzat, gizarte arloan berritzaileak diren enpresa berriak sustatzeko lanean ari direnak, edo lan egiteko interesa dutenak.

Jardunaldiaren egitaraua eransten dugu. Jardunaldia EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbon), 2016ko maiatzaren 31n, 8:30ean.  Izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatuko da. Inskriba zaitez esteka honen bidez: Gizarte Berrikuntzari buruzko 2. Jardunaldian izen ematea.