Martxoaren 11n Merkataritza
Berdearen Akreditazioen banaketa ekitaldia egin zen Trapagarango Enplegu Zentro
Integralean, gure herriko 35
establezimenduk jaso zutelarik Merkataritza Berdearen kanpainako
parte-hartzaile gisa bereizten dituzten agiria.
Aipatu ekitaldian egon
ziren Xabier Cuéllar (Trapagarango Alkatea), Bernardo Azkue (Sustapen
Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismoko Zinegotzia), Pedro Campo (CECOBIko presidentea) eta Mª
Ángeles Zubizarreta (Baturikeko presidentea). Horiez gain, beste erakunde
batzuetako ordezkariak ere egon ziren, hala nola, Meatzaldeko Behargintzakoak, Portugaleteko
Merkataritza Dinamizatzeko Bulegokoak eta beste merkatari-elkarte batzuetakoak.
Merkataritza Berdearen proiektu hau %100ean diruz lagunduta dago
Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko Sailaren aldetik eta CECOBIk (Bizkaiko
Merkataritzako Enpresari Konfederazioa) sustatzen du.
Haren helburua da merkataritzaren lehiakortasuna sustatzea,
sektore horretan nolabaiteko
bereiztasun, marka edo filosofia bat sortuz, ingurumenarekiko merkataritza arduratsu eta konprometitu gisa, Trapagarango herritarrek erosketak gure
herrian bertan egiteko ohitura har dezaten.