2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

2016KO PRESTAKUNTZA DUALERAKO PROGRAMA

Lanbide-EURES-ek, Alemaniako Enplegu Serbitzuarekin elkarlanean arituz, "2016KO PRESTAKUNTZA DUALERAKO PROGRAMA" aurkezten du



 Lanbide-EURES-ek, Alemaniako Enplegu Serbitzuarekin elkarlanean arituz, "2016KO PRESTAKUNTZA DUALERAKO PROGRAMA" aurkezten du. Programa hau, Alemanian lanean eta lanbide bat ikasten 3 urte egoteko prest dauden 18-27 urte bitarteko eta bigarren hezkuntzako graduatua, batxilergoa, lanbide heziketa edo unibertsitateko gradua duten gazteei zuzenduta dago.
Lanbide-Heziketa Dualak enpresako lan-kontratua, trebakuntza-zentroan heziketa teorikoarekin konbinatzea bereizgarri du, 3 urteko erabateko iraupenarekiko biak.  Hizkuntzaren aurreko ezaguerak izatea ez da beharrezkoa,zeren aukeratutako pertsonek, alemanazko ikastaro batean parte hartuko dute hizkuntz maila mahikoa lortzeko, Alemaniara joan aurretik. Urte honetan geriatría ikasi nahi dutenen bila dabiltza eta Aleman-ikastaroa Bilbon izango da.
Interesatuek mezu elektroniko bat bidali behar dute 2016ko martxoaren 18a baino lehen jarraian adierazten den helbidera (hauek guztiak adierazita: NANa, jaioteguna, daukaten ikasketa-mailarik handiena eta harremanetarako telefonoa): eures.euskadi@lanbide.eus

Azkeneko eguna : 2016ko martxoaren 18