Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

MAXI’M PELUQUEROSek irabazi du Bizkaiko 2015eko Erakusleihoen Lehiaketa

Pasa den ostegunean, urtarrilak 7, Bilboko Euskalduna Jauregian banatu ziren Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen  Bizkaiko XXXII. Erakusleihoen Lehiaketako sariak, gure herriko sariaren irabazle MAXI’M PELUQUEROS suertatu delarik, Maiatzaren Lehena etorbideko  9an kokatua.


Lehiaketa honetan, originaltasunaz gain, kontuan izan dira, kalitatea, irudi komertziala eta produkturaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernotasuna eta berrikuntza.

Zorionak helarazten dizkiogu establezimendu horri eta esker ona parte hartu duten herriko gainerako establezimenduei.

Lehiaketa honek Kutxabank eta El Correoren babesa izan du eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren lankidetza, bai eta hogeita bost udalen laguntza, horien artean Trapagarangoarena.