Iazko (2015)
maiatzean jarri zen abian Enplegu
eta Herriaren Garapenaren Agentziaren bloga, bulego horretan sortzen diren
albiste eta jarduerei zabalkunde handiagoa emateko asmoz.
Aipatutako proiektuak oso
harrera ona izan du herritarren aldetik, izan ere, gutxi gorabehera 1.000
erabiltzailek baliatu baitute.
Erabiltzaile horiek 3.500 orrialdetik gora ikusi dituzte eta gehien
bisitatuko orrialdiak ikastaro eta
enplegurekin lotutakoak dira, batez ere, Udal honek Lanbiderekin elkarlanean
burutzen ari den Enplegu Planaren fase desberdinekin zerikusia dutenak.
Arestian inauguratu dugun
urte berri honetan, Agentziak lanabes hau baliatzen jarraituko du oso emaitza
onak eskaini dituenez gero, gero eta gehiago izan daitezen probetxu ateratzen
dioten herritarrak.