2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

Meatzaldeko merkataritza sektoreko prestakuntza plana (2015ko 1. hiruhilekoa)

Otsailetik hasi eta aurtengo ekainera arte Eskualdeko merkatarientzako baterako prestakuntza plan berria jarriko da abian.

Ezkerraldendak (eskualdeko merkatarien hamar elkarteak biltzen dituen Federazioa) bultzatu du plan hau, Abanto-Zierbana, Muskiz, Ortuella eta Trapagarango Udalen laguntzaz.
Plan honek, CECOBIk (Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa) kudeatu eta HOBETUZek, LANBIDEk eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak diruz laguntzen dutenak, ezaugarri berezi bat du, hots, interesaturik dauden merkatariek edozein ikastarotan har dezaketela parte, dena dela ikastaroa ematen den udalerria.
Ikastaroen egutegia erantsitako agirian dago.
Interesaturik dauden Trapagarango merkatariek herri honetako Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian (94 486 31 96) edo Meatzaldeko Behargintzan (94 404 48 59) eman dezakete izena, ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenagora arte.