Trapagarango Udalak Meatzaldeko Behargintzan sartuta dauden beste udal batzurekin bat eginez, eta Ezkerraldeko gainerako Behargintzekin batera abian jarri du eskualdeko VII. Enpresa-Ideien Bankuen Lehiaketa.

Herritar guztiei zuzendurik dago, eta banaka zein taldeka aurkeztu daitezke, baldin eta taldeko kideen erdia Ezkerraldeko-Meatzaldeko udalerrietan erroldaturik badago.
Edizio honetan ideia irabazleentzako sariak 1.000, 800 eta 700 eurokoak izango dira, 300 euroko tokiko-sariez gain.
Enpresa-ideia aurkezteko epea otsailaren 6an hasi da eta apirilaren 17an amaituko da.
Trapagaranen erroldaturikoek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarajoan daitezke agiriak eramatera eta informatzera.
Dokumentazioa: