
Meatzaldeko Behargintzatik, “Baturik” Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak eskatuta eta Trapagarango Udaleko merkataritza arloarekin lankidetzan, herritarrei zuzendutako inkesta bat jarri dugu abian, 2025-2029ko Hiri Ekonomia Iraunkorraren Plan Estrategikoa egiteko prozesuaren barruan.
Horretarako, Trapagaran udalerriko eragile guztien parte-hartze aktiboan oinarritutako lan-prozesu bat egiten ari da. Herritarren lankidetza funtsezko elementutzat jotzen da plana errealista, erabilgarria eta herritarren benetako beharretara egokitua izan dadin. Erosteko ohiturak, tokiko merkataritzaren pertzepzioa, merkataritza-eskaintzaren balorazioa edo hobekuntza-lehentasunak ezagutzeak Planaren erabakiak zehaztasunez orientatzea ahalbidetuko du.
Ekimen honen helburua Trapagarango herritarren iritzia eta erosketa-beharrak ezagutzea da, tokiko merkataritza suspertzen eta udalerriko hiri-ekonomia hobetzen lagunduko duten neurriak definitzeko.
Herritarren parte-hartzea beharrezkoa da plan hau Trapagaranek behar duenaren benetako isla izan dadin.
Bizilagunei zuzendutako inkestak eskuragarri daude jada, eta esteka honetan osatu daitezke: