Meatzaldeko Behargintza, BATURIK Trapagarango Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak eskatuta, Trapagarango Udalarekin lankidetzan, 2025-2029 aldirako Hiri Ekonomia Jasangarriaren Plan Estrategikoa prestatzen hasi da, hain zuzen ere, bide orri bat, tokiko merkataritza indartzeko, digitalizazioa bultzatzeko eta eredu ekonomiko jasangarriago eta lehiakorrago baterantz aurrera egiteko aukera emango duena.
Hurrengo
hilabeteetan, parte hartzeko prozesu bat egingo da, eta, haren baitan, merkataritza-sektoreari
eta herritarrei inkestak egingo zaizkie, eta lan-tailerrak egingo
dira merkatariekin, tokiko eragileekin eta erakundeetako ordezkariekin.
Helburua da Trapagarango
merkataritzaren gaur egungo egoera ezagutzea, sektorearen erronkak
identifikatzea eta etorkizuneko ildo estrategikoak elkarrekin definitzea.
👉 https://forms.gle/5UgkGhwMxMtzUd9a9
Merkatarien parte-hartzea funtsezkoa da
planak benetako egoera eta beharrei erantzun diezaien.