2024(e)ko urriaren 18(a), ostirala

IZENA EMAN EZAZU “TRAPAGARAN ZAINDU EURITAKO” KANPAINA BERRIAN


Udaleko Merkataritza Sailak eta Baturikek abian jarri nahi dugun jarduera berri baten berri ematen dugu, “TRAPAGARAN ZAINDU” ekimenen barruan eta herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako enpresa GUZTIAK har dezakete parte, Baturikeko bazkide izan ala ez.

Euritakoak banatzeko kanpainaz ari gara. Horretarako kartillak banatuko dira  modu orekatuan kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduen artean. On-line inprimakia betez har dezakete parte establezimenduek. Eskuragarri egongo da Udalaren eta Baturiken webguneetan, 2024ko urriaren 18ko 9:00etatik urriaren 23ko 13:00etara arte.            

 Kartilla horiek bezeroei eskaini ahal dizkiete, zigilua jar diezaieten edozein zenbatekoko erosketaren bat egiten duten bakoitzean, Kanpainari atxikitako udalerriko edozein establezimendutan. Kartillan 4 zigilu daudenean, euritako batengatik trukatu daiteke, izakinak agortu arte.