Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2023(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

“MEC 2023” SALTOKI KOMERTZIALAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

 

Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko diru laguntzak:

Diru laguntzaren helburua da EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzea eta energia-kontsumoaren efizientzia hobetzea, berrikuntzaren bidez eta oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuen ezarpenaren bidez; eta merkataritza-jarduerarekin edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako kudeaketa- tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea. Izan ere, modu horretan, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortuko da.

HARTZAILEAK
Beren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, mikro eta enpresa txikiak, baldin eta beren merkataritza-jarduera nagusia edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) epigrafe hauetako batean kokatuta dauden establezimendu fisikoetan garatzen badituzte.

DIRUZ LAGUN DAITEKEEN INBERTSIOA
Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean egiten diren inbertsioak, biak barne, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte egiten direnak.

1.- Merkataritza-establezimenduaren edo establezimendu jakin batzuen azpiegitura eta ekipamendua berritzea merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak: energia-kontsumoaren eraginkortasuna hobetzea eta EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuk eraberritzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioak egitea, merkataritza-jarduera edo zerbitzu jakin batzuk – barnekoak zein kanpokoak – garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan obrak eta inbertsioak eginez. Laguntza honetan eskatzen den gutxieneko inbertsioa: 3.000 €(BEZik gabe).

2.- Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea: enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta merkataritza-establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean lotutako produktuen edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuen merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak. Laguntza honetan eskatutako gutxieneko inbertsioa: 1.000 €(BEZik gabe).

EPEA

2023/06/20tik 2023/09/30era

ARAUDIA  

Laguntza hauek arautzen dituen agindua eskura dezakezu hemen.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzan eskura dezakezu informazio guztia, hemen.

INFORMAZIO GEHIAGO

663885257 telefonora deituz (Edorta).