Datorren astean eten digitala desagertarazteko aurreikusitako ikastaroekin jarraituko dugu. Izapide digitalen zerbitzuak zenbait tailer dauzka programatuta, herritarren eta kultura- eta kirol- elkarteen eskaerari erantzuteko, maiatzaren 31n eta ekainaren 1 eta 2an, arratsaldez.
Tailer hauek herriko elkarteei begira antolatu dira, batez ere, baina irekita daude sinadura elektronikoaren prozesua, sinatzeko zernolako tresna eta app dauden eta nola funtzionatzen duten ezagutu nahi duen edonori.