Trapagaranen ekintzaileentzako abian jartzen diren lehenengo laguntzak dira
Onuradun bakoitzak gehienez jaso dezakeen laguntzaren zenbatekoa 1.500 eurokoa da
Diru-kopuru hori %10 igoko da eskatzailea emakumezkoa baldin bada, jarduera udalerriko auzo batean burutuko bada edo ekintzailea 30 urtetik beherakoa edo 55 urtetik gorakoa bada
Trapagarango Udalak, Merkataritza Sailaren bidez, laguntza sorta bat onartu du 2022 urtean Trapagaranen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuetako establezimenduren bat zabaldu duten ekintzaileentzako. Laguntza hauentzat bideraturiko kreditu osoa 20.000 eurokoa da.
Laguntza hauen helburu nagusia da Trapagaranen udalerrian enpresa-jardueraren sorrera babestea eta ekintzaileei laguntzea hasierako oztopo ekonomikoak gainditzen.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte pertsona fisikoek, autonomoek, ondasunerkidegoek eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilek, bai eta Trapagaranen 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean merkataritza-, ostalaritza- edo zerbitzu-establezimenduren bat ireki duten pertsona juridikoek ere. Baldintza da establezimenduak 10 langile baino gehiago ez izatea.
Halaber, kanpoan geratuko dira joko-kasinoak, bingoak eta jolas-makinak, eta elkarteak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, autonomo laguntzaileak, ondare-sozietateak eta sektore publikokoak ere bai.
Onuradun bakoitzeko laguntzen gehieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da, eta 2022an inbertituriko aktibo ibilgetuarentzako dirulaguntza izango da. Laguntzaren zenbatekoa beste % 10 handituko da eskatzailea emakumea bada, jarduera udalerriko auzoren batean garatzen bada edo ekintzailea 30 urtetik beherakoa edo 55 urtetik gorakoa bada. Guztira, 20.000 euroko kopurua onartu da.
Gainera, dirulaguntza horiek bateragarriak dira kontzeptu berberak diruz laguntzen dituzten erakunde publiko edo pribatuetatik datozen beste laguntza batzuekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbateko osoak ezin izango du gainditu, ez bakarka, ez beste dirulaguntza batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen duen zenbatekoa.
Onuradunek gutxienez hamabi hilabetez eutsi beharko diote enpresa-jarduerari.
Eskabideen aurkezpena
Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 10 egun baliodun geroago amaituko da.
Eskabideak honela aurkeztu beharko dira:
- Trapagarango Udalaren bulego birtualaren bidez, Egoitza Elektronikoan sartuz
- Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean
- Postaz bidalita
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean onartutako beste edozein prozedura.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Trapagarango Enplegu eta Toki Garapenerako Agentziarekin jar daitezke harremanetan
Trapagarango ekintzaileei zuzendutako dirulaguntzak,
enpresa-jarduera sortzen laguntzeko (PDF 682KB)
Erantzukizunpeko adierazpena (PDF 318KB)