Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Sailak, Baturikekin batera, Trapagarango merkataritza alorreko emakume boluntarioak egindako 14 kartel-eredu banatuko ditu herriko establezimenduetatik.
M8, Emakumearen Nazioarteko Egunaren barruan kokatzen den ekimen bat da.
Lehengo eta oraingo emakume merkatariak dira kanpainaren protagonistak.
Kanpainaren leloa “Emakumea eta Merkataritza“ da eta Trapagaran Zaindu programan sartuta dago. Helburua da omenaldia egitea gure herriko
ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuetako establezimendu askotako motore izan
diren emakumeei. Irudi horiek herriko
autobus geltokietako markesinetan eta udalaren zein Baturiken sare sozialetan
ere ikusi ahal izango dira. Trapagarango Merkataritza Mahaiak azpimarratzen du
emakumeak funtzezkoak eta gehiengoa izan direla herri meatzari honen
merkataritza, ostalariza eta lanbide zerbitzuen sektorean eta hori dela eta, ahotsa eta presentzia eman
nahi izan die egun hain berezi honetan.
Gainera, lekukotza-formatuko bideo bat egin da, non emakume boluntario horiek
beren bizipenak kontatzen duten. Horrela, ikusgarritasuna ematen zaie eta
emakumeok bere komunitatearentzat egin duten eta egiten ari diren ekarpenak
baloratzen dira. Erreportajea hori Trapagarango Udalaren eta
Baturik elkartearen sare sozialen bidez igorriko da, ahalik eta jende kopururik
handienera heltzeko asmoz.