Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza Sailak, Trapagarango merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen “Baturik” Elkartearekin batera, kanpaina bat jarriko du abian herriko merkataritzan emakumeak izan duen garrantzia ikustarazteko, martxoaren 8ko aldarrikapenen harira.
Horregatik,
hain zuzen ere, Trapagarango aspaldiko eta gaur egungo merkataritza,
ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako emakumezko boluntarioak behar
ditugu kanpaina honetan parte har dezaten.