Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2022(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

TRAPAGARAN ZAINDU BONU KANPAINA DATOR! Ordaindu 15 eta eroan 30!!

“Baturik”-ek, Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak eta Trapagarango Udaleko Merkataritza Sailak antolatuta.

 


HAUXE JAKIN BEHAR DUZU

 “Trapagaran zaindu” bonua erabili eta aurreztu zure erosketetan !!!

  • Bonuaren prezioa  15 eurokoa da,  baina 30 euroko balioa du kanpaina honetara atxikitako Trapagarango establezimenduetan kontsumitu dezazun
  • Bonu hori 15 euroko bi zatikitan banatuta dago. Zatiki bakoitza establezimendu desberdinetan erabili beharko duzu.
  • “Trapagaran zaindu” bonua 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 14ra erabili daiteke, biak barne.
  • Ezinbestekoa izango da zatikia inprimatuta eramatea erabili nahi den establezimendura.

 

“Trapagaran zaindu” bonua era honetara eskuratu daiteke:

Aurrez aurreko erosketa

  • Bonuak online eskuratu ezin dituzten 60 urtetik gorakoentzat baino ez.
  • NAN bakoitzeko bi bonu baino gehiago ezin dira erosi. (GARRANTZITSUA : aurrez aurreko erosketan pertsona bakoitzak bere NANa  bakarrik erakutsi ahal izango du)
  • Zenbateko zehatzarekin ordainduko da.
  • Salmenta ordutegiak izakinak agortu arte egongo dira indarrean.

Azaroaren 7an:

  • Ugarteko eskola zaharretan: 9.30-11.30
  • Elgueroko elkartearen lokaletan: 12.00-13.00
  • Larreineta eskola zaharretan: 15.30-16.30
  • Zugaztietako erretiratuen klubean: 17.00-18.30

Azaroaren 8an:

  • KIUB (Maiatzaren Lehena etorb., 7): 9:00- 13:30

 

Online erosketa:

www.trapagaranbizi.com  webgunearen bidez, 2022ko azaroaren 10etik 14ra edo izakinak agortu arte.

  • Adinez nagusia izan beharko zara bonuak erosteko.
  • NAN bakoitzeko bi bonu baino gehiago ezin dira erosi,
  • Bonua erosi ondoren, emandako posta elektronikotik edo webgunetik deskargatuko duzu zuzenean

 

 

INFO + www.trapagaranbizi.com