2022(e)ko irailakren 26(a), astelehena

Botoa eman gogokoen duzun erakusleihoaren alde eta sariak irabazi

 


Trapagaran musika onez beteko da 9. erakusleiho-lehiaketan.

Udaleko Merkataritza Sailak eta “Baturik”-ek, Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak Trapagarandik paseatzera, erakusleiho parte-hartzaileetan gelditzera, zure gogokoenaren alde bozkatzera eta sari zoragarriak irabaztera animatzen zaituztegu.

Zeuk aukeratuko duzu publikoaren sari berezia eta publiko birtualarena.

Bozkatzeagatik besterik gabe, zozketa hauetan sartuko zara:

PUBLIKOAREN SARI BEREZIA: Herriko postontzietatik banatu diren flyerren bidez (orri-laurdena) bozkatzen dutenen artean zozketatuko da  (+ info oinarrietan)

DATAK: Irailaren  26tik urriaren 10era

SARIAK:

-           200 €-ko erosketa-txartela, herriko establezimenduetan trukatzeko, udalak emana.  

-           Asteburuko menu berezia bi pertsonentzat, 60 €-tan baloratua, Herria Zaharra jatetxeak eskainia.

PUBLIKO BIRTUALAREN SARI BEREZIA: Baturiken Facebookaren bidez gogokoen duten erakusleihoaren alde bozkatzen dutenen artean zozketatuko da  (+ info oinarrietan).

EPEA: Irailaren 28tik urriaren 10era.

 

SARIAK:

-          200 €-ko erosketa-txartela, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko, Caja Rural de Navarrak emana.

-          30 €-tan baloraturiko afari bat, Trasgu kafetegiak eskania.

 

ESTABLEZIMENDU PARTE- HARTZAILEAK:

  • Mª Angeles modak
  • Maxi'm Peluqueros
  • Vivanco modak
  • Rossas loradenda
  • El Acerico mertzería
  • Gabeta
  • Factory Shoes
  • Sopotey
  • Relojería El Valle Erlojudenda
  • Elena Casado Montalban farmazia
  • Doctora Díez farmazia
  • Mixta Esti ileapaindegi mistoa
  • Trápaga digital
  • M´eva  Edergintza zentroa
  • Nerea Lago Estilistak
  • Hiru opariak
  • Foto Javier Argazkiak

           

INFORMAZIOAETA OINARRIAK