2022(e)ko martxoakren 3(a), osteguna

Trapagarango establezimenduek emakume merkatariak omenduko dituzte argazki zaharren erakusketa batekin

                    Traparagarango saltokiak argazki zahar itxurako oroigarrien erakustoki bihurtuko dira, eta establezimenduak eta emakumeak izango dituzte protagonista.

                   «Trapagarango Indarra» izango da kanpaina honen leloa, eta martxoaren 7tik aurrera ikusgai egongo da, M8ko ospakizunaren barruan.

Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Arloak argazki zaharrekin jantziko ditu udalerriko saltokiak, non emakumeak eta ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduak protagonista izango diren.

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan antolatutako ekimena da, eta "Trapagarango Indarra" du goiburu. Hogei bat kartel banatuko dira Haraneko saltoki guztietan, eta, horri esker, omenaldia egingo zaie ostalaritza eta merkataritza sektorea tokiko ekonomian traktore bihurtu duten emakume guztiei.

Martxoaren 7tik aurrera saltokietako erakusleihoetan ikusgai egongo diren argazkiak proposamen honetan murgildu diren herritar trapagarandar guztiek eman dituzte. Argazkiak tamaina handikoak dira, eta Bizkaibuseko markesinetan ere ikusi ahal izango dira kanpainan zehar.

Proposamen horri esker, alde batetik, emakumeek udalerrian merkataritza-arloan izan duten papera hobeto ikusiko da, eta, bestetik, tokiko eta kalitatezko merkataritza sustatuko da.


Era berean, erakusleihoetan erakutsiko diren argazkiak biltzen dituen liburuxka bat egin da, herriarentzat garrantzitsuak diren negozioen bultzatzaileen oroitzapena formatu txikiagoan izateko.

Kanpaina Baturik Merkatari Elkartearekin batera antolatu da, eta Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren laguntza izan du.