Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2021(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

TRAPAGARANGO VIII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN ESTABLEZIMENDU IRABAZLEAK (2021)


2021eko Trapagarango VIII. Erakusleiho lehiaketaren zazpigarren oinarri arautzailean ezarritakoa betez, jakitera ematen da zeintzuk izan diren  establezimendu irabazleak:

 LEHENENGO SARIA  (EPAIMAHAIAREN SARIA)

Epaimahaiak erabili beharreko balorazio-irizpideak finkatzen dituen 2021eko Trapagarango VIII. Erakusleiho Lehiaketaren laugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera, MAXI´M PELUQUEROS establezimenduari eman zaio lehenengo saria, puntuaziorik handiena lortu duelako kalitate, irudi komertzial, produktuaren aurkezpen, sormen, argiztapen, modernitate eta berrikuntza irizpideei dagokienean. 

BIGARREN SARIA (PUBLIKOAREN SARIA)

2021eko Trapagarango VIII. Erakusleiho lehiaketaren seigarren-1 oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera, Nafarroako Rural Kutxa, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia eta udal liburutegian jarrita zeuden hautetsontzietan sartutako flyer-en bidez emandako botoak zenbatu ondoren,  botorik gehien lortu duen establezimendua FACTORY SHOES izan da.

HIRUGARREN SARIA (PUBLIKO BIRTUALAREN SARIA)

2021eko Trapagarango VIII. Erakusleiho lehiaketaren seigarren-2 oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera, Facebook-n bidez emandako botoak aplikazioak berak automatikoki zenbatuta, REGALOS HIRU izan da botorik gehien lortu duen establezimendua.